nor_gara

Hainbat diziplinatako ingeniaritza...

Batez ere hainbat diziplinatako ingeniaritza (mekanikoa, elektrikoa, pneumatikoa, hidraulikoa, PLC kontrola, robot-programazioa, abian jartzea eta doikuntzak egitea) egiten dugu; helburua mihiztaduraren eta industria-automatizazioaren arloan irtenbideak garatzea da.

Gauzatzeko prest dauden proiektuak...

Gure balio erantsia produktuaren zein prozesuaren arloan garatzeko dugun gaitasunean dago; baita gauzatzeko prest dauden proiektuetan erabateko kudeaketa egiteko gaitasunean ere.

Hainbat proiektu aintzat hartzen dituen ikuspegia...

Hainbat proiekturen ikuspegiarekin estandarizatzea funtsezko elementua da eta, horri esker, bezeroei kostuak murrizteko irtenbideak eskaintzen dizkiegu balio erantsi handiko ingeniaritza mota batean oinarrituta, prozesuak estandarizatuz eta etorkizuneko inbertsioen bolumena murriztuz.

Global

Gure Urduliz-eko (ES) eta Puebla-ko (MX) instalazioetatik EUROPAko eta NAFTAko merkatuetako gure bezero nagusiei egiten diegu arreta, bertako hornitzaile gisa, eskaintzen dugun know-how-a erantzun bizkorraz hobetuz.

Gainera, gure kokapenetako edozeinetatik gainerako merkatuei ere zerbitzua eman diezaiekegu gure bezeroen edo/eta proiektuen beharren arabera.