1996: |
MATRICI S. Koop.-en baitan mihiztadura eta soldadura sailaren barruan sortu ginen. Batez ere kakoztaduren alorrean egiten genuen lan, autogintzaren sektorean. |
2000: | Enbrioi honetatik MATRICI Sistemas de Ingeniería, SA jaio zen 2000. urtean eta Urdulizko (Bizkaia) instalazioetara joan ginen. |
2006: | 2006ko ekainaren 1ean kooperatiba bihurtu ginen Mondragon Taldearen baitan eta, zehazki, Tresneria eta Sistemak Dibisioan. |
2012: | Gogoeta estrategiko sakonaren eta erakunde-modeloaren aldaketaren ondoren, gure ekoizteko ahalmena optimizatzeko helburua ezarri genuen. Emaitzak agerian geratu ziren bezero eta merkatu berriekin eta aurrekoen leialtasunarekin, eta baita ere, gure proiektuen tamainaren handiagotzearekin |
2015: | Mexiko D.F.-ko salmenta-bulegoaren irekitzearekin gure nazioarteko ibilera hasi genuen, NAFTA merkatuak bertako hornitzaile gisa artatu ahal izateko. Urte-bukaeran, gure enpresa nagusiaren bitartekoei esker, eta bertako talentua aprobetxatuz, Puebla-ko bulegoa ireki genuen, merkatu honetan lehen ingeniaritza-proiektuei ekiteko ahalmenarekin. |
2016: | Ekainean, gure produkziorako lantegia inauguratu genuen Finsa Parkean, Puebla-n (Mexico) eta gure lehen eskaera garrantzitsua lortu genuen bi BIW muntai-lerro hornituz, 20 soldatzeko robot baino gehiagoz osatuta. |
2.mailako Kooperatiba bat gara; hau da, kapital soziala ondorengo hauek osatzen dute:
- kapital sozialaren % 58 kooperatiba nagusiena da (MATRICI S. KOOP. eta BATZ S. KOOP.).
- kapital sozialaren % 19 MONDRAGON INBERTSIOAK taldearena da.
- kapital sozialaren % 23 bazkide langileen da.